XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enpresa normalak badauzka ekintza-parametro sail bat.

Parametro hauen helburua, beste gauza batzuren artean, kontsumitzaileen gain eragitea da.

Kontsumitzaileak edo etxe indibidualak, sarrera eskuragarri baten erabileran datzan ekintza-parametroa besterik ez du.

Sarreren erabilera produkzio-sistemaren eraginarekiko independentea ez denez, kontsumitzaileak oso gutxitan saiatzen bait dira produzitzaileen gain eragiten, zalantza dago ea sarreren erabilera ekintza-parametro bat bezala kontsidera desakegun.

Produzitzaileak irakaskuntz sistemaren barruan nahiz kanpoan prestatzen dira kontsumitzaileak ulertzeko, beraiekin lan egiteko eta beraiek tratatzeko.

Normalean, kontsumitzaileei buruzko ezagutza handiak dituzte, eta baita nola eragin behar dietenari buruz.

Kontsumitzaileak salbuespen bezala bakarrik prestatzen dira produzitzaileak ulertu, beraiekin lan egin edo beraiek tratatzeko.

Normalean beren esperientzia berekietatik edota beste kontsumitzaile batzuenetatik abiatuz aritzen dira, esperientzia horiek igarpen eta errore metodoaren bidez lortzen dituztelarik.

Esperientzia hauek ez dira produkzio-sistemaren barnean ematen diren interesekiko independenteak.

Produkzio-sistemaren barruan, eragile-talde handi edo txikiagoen baitan bada produzitzaile-kontzientzia kolektibo bat.

Honek produkzio-politika baten antolakuntza ekarri du, horrela produzitzaile normalak abantaila politiko bat duelarik kontsumitzaileen gain.

Badira enpresarien elkarteak, langileen erakundeak, erakunde profesionalak, federazioak, etab. kontsumo-sistemaren barruan talde-kontzientziazio baten adibideak eskasagoak dira.

Kontsumo-politika baten antolakuntzako adibide gutxi besterik ez dago, eta askotan kontsumitzaileen lan antolatua ez da produzitzaileen lan antolatuaren oso ezberdina.